XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Illunpetan dardarazo nairik lez dogu ango len-istoria; baiña bada an zerbait bizi dana be: Andra Maria'ganako maite sua.

antxe izan dauz ainbat eleizatxo mendi-erpiñean, aldiak indarrez sitsak jantzia lez janak, beera eratsiak, eta bertako bakarzaleak beso maitekorrez barriro jaso ta txukun apainduak.

Urteak aurrera, Kristo gizon egin da; Nazaret'en bizi da, bere Amagaz.

Biak joan oi dira, sarri samar, Karmel'go txuntxurrera, ango bakartiak ikustera.

Kristo il, biztu ta zeruratu ondoren be, bertan jarraitu eben askok; beste batzuk, Apostoluen lagun, mundura zabaldu ziran, Kristo'ren fedea leia biziz giza-biotzetan erein bearrez.

Areik naiz oneik izpi zuri, Kristo'ren birako.

Urteak joan eta urteak etorri, aldiak kate luze bat osatzen dau.

Ta kate orren oboetan, antxe diraue beti Andra Maria'ren semeak, otoitz-bizitzan errime murgilduak.

Jainkoa ta arimak dabe elburu.

Antxiña bateko eleizatxoen ordez, beste barri ederrago bat jaso dautsoe euren Amari, biotz-ikara gozoz.

1175'garreneruntz, gurutzetarrak ara eldu ziranean, antxe aurkitu ebezan jainkozale trebe areik, goitiko bizitza beroan arazotuta.

Eleiza nagusiaren inguruan ainbat etxetxo daukiez, eta antxe bizi dira, ixil ta barrumin, bakotxa bere gela barrenean.

Andra Maria'ganako maitasun eta eraspen gartsuan emonak ebezan, XII ta XIII'garren gizaldiak batez be.

Bertako eremutarrai, ao batez, Karmen'go Amaren Anaiak deitu oi eutsen.

III.- Karmeldarrak Europa'n.

Gauza on guztiak, baiña, ekaitzak izan.

Karmeldarren kontra be, laster naspillazi ta jausi ziran euri-jasa biurriak, Karmel mendian bertan.

Orixegatik, mendi-gandor aretako abi laztana itxirik, Europa'runtz abiatu ziran ango basamortu-zaleak.

Itxas-iñutsiak jota zeruak zear doan kurrillo aldrea zirudian.